martes, 17 de diciembre de 2024

HAUR HEZKUNTZA ETA ZAINTZA


Zaintza kontzeptua azken urteotan gero eta garrantzitsuagoa bihurtu da hezkuntzaren esparruan, batez ere Haur Hezkuntzan. Zaintza ez da soilik umeen oinarrizko beharrak asetzea (jatea, lo egitea, segurtasuna bermatzea), baizik eta haien garapen emozionala, soziala eta kognitiboa sustatzea ere. Zaintzak harremanaren kalitatearekin du zerikusia: umeak seguru sentitzen direnean, hezteko eta hazteko baldintza egokiak sortzen dira.

Zaintza, Montarik (2006) azpimarratzen duen bezala, ez da helburu bat berez, baizik eta praktika bat, eguneroko ekintzen bidez gauzatzen dena. Adibidez, ume bat agurtzeko modua, jolas bat aurkezteko unea edo ipuin bat kontatzeko estiloa zaintzaren parte dira. Horrek esan nahi du zaintza xehetasun txikietan dagoela, eta hezitzailearen jarrera arduratsua, adeitsua eta gertukoa ezinbestekoa dela.

Haur Hezkuntzan zaintzak eragin handia du umeen garapen integralean. Zaintzaren bidez, haurrak harremanak eraikitzen ikasten dute, konfiantza garatzen dute eta beren emozioak adierazten hasteko espazio segurua aurkitzen dute. Gainera, zaintza egoki batek haurrei segurtasuna eta maitasuna transmititzen die, haien autoestima sendotuz. Hau oso garrantzitsua da, izan ere, umeek helduen arreta eta babesa behar dute haurtzaroan hazkunde egokia izateko.

Montarik zaintzaren inguruan teoria sakona garatu zuen, eta bere esanetan, zaintza harremanaren kalitatean oinarritzen da. Horretarako, hiru zutabe nagusi aipatu zituen: ardura, errespetua eta askatasuna

Ardurak esan nahi du umea behar dugula konturatzea eta haien premiei adi egotea. Zaintza ez da soilik umeen behar fisikoei erantzutea, baizik eta beren ahuleziak eta emozioak kontuan hartzea. Irakasle edo hezitzaile batek ardura du une egokian eta modu egokian laguntza eskaintzeko. Haur Hezkuntza, beraz, zaintza-praktiken komunitate bat bihurtzen da, non ume bakoitza zaindua eta entzuna sentitzen den.

Horrez gain, ardura hartzeak helduaren enpatia eskatzen du. Irakasleek haur bakoitzaren egoera pertsonala ulertzeko gaitasuna garatu behar dute, haien erritmo eta beharrak errespetatuz. Hau ez da soilik hezkuntzan gertatzen den zerbait, gizarte osorako balio duen kontzeptua ere bada.

Zaintza errespetuzkoa izan behar da, umea behartu gabe eta haren autonomia errespetatuz. Hezitzailearen papera ez da kontrolatzea edo norabide jakin batera bultzatzea, baizik eta baldintzak sortzea umeak bere kabuz garatzeko. Hau oso garrantzitsua da, umeak ikasten baitu bere espazioa eta beharrak errespetatzen dituzten inguruneetan seguru sentitzen.

Errespetua praktikatzeko, helduek umeen iritziak entzun eta kontuan hartu behar dituzte. Haur Hezkuntzan, haurrei aukera eman behar zaie beren ideiak adierazteko, jolasetan parte hartzeko eta erabaki txikiak hartzeko. Honek autonomia garatzen laguntzen die eta beren buruarengan konfiantza handitzen du.

Montarik zaintza doako oparia dela dio. Hau da, hezitzaileak denbora, energia eta arreta eskaintzen ditu umea zaintzeko. Zaintza ez da trukean ezer eskatzen duen ekintza, baizik eta umearekiko dedikazio etikoa da. Umeentzat, zaintza honen bidez esperientzia positiboak bizi dituzte, eta esperientzia horiek hazkunde osasuntsuaren oinarriak dira.

Askatasunak umeen hazkuntzan duen garrantzia ezin da gutxietsi. Askatasuna ez da diziplina falta, baizik eta haurrei espazio seguru bat eskaintzea, non libreki adierazi eta esperimentatu dezaketen. Honek haien sormena pizten du eta mundua ulertzeko prozesua errazten du.

Zaintza praktikan jartzea ez da beti erraza, baina funtsezkoa da. Eguneroko ekintza txikietan agertzen da zaintza, adibidez: umeei agurra emateko moduan, umeen emozioak entzutea eta ulertzea eta abar.

Horrelako keinu txikiek umeei erakusten diete zainduak eta errespetatuak daudela. Harreman hauen bidez, haurrek konfiantza eraikitzen dute hezitzaileekin eta, ondorioz, etorkizuneko harremanetarako oinarriak jartzen dituzte. Zaintza egunerokoan barneratuta dagoenean, umeak seguruago, alaiago eta prestatuago sentitzen dira munduari aurre egiteko.

Zaintza ez da bakarrik praktiketan lantzen den zerbait, hezitzaileek jarrera eta ikuspegi egokiak garatu behar dituzte. Umeekin harreman egokia izatea ez da automatikoki gertatzen: ardura, errespetua eta askatasuna kontzienteki landu behar dira. Gainera, zaintza ez da bakarrik haurtzarora mugatzen, bizitza osoko beharra da. Pertsona guztiek zainduak izateko beharra dute, eta hori ulertzea funtsezkoa da gizarte osasuntsuago bat eraikitzeko. Ikasle gisa, zaintzaren teoriak gure jarrera profesionala eta pertsonala aberasten laguntzen du.

Montariren teoriak aukera ematen digu zaintza ulertzeko modu berri eta sakon batetik. Zaintza ez da bakarrik zerbait praktikoa, baizik eta etikoa ere bada. Umeak zaintzea opari bat da eta hezitzaile gisa dugun ardura da zaintza modu egokian praktikan jartzea.

Beraz, unibertsitatean zaintzari buruz hausnartzen dugunean, ez dugu bakarrik ikusten zer egin behar den, baizik eta nola egin. Haur Hezkuntzako profesionalek zaintza kalitatez eskaintzen dutenean, umeen garapen osoa bultzatzen dute eta horrekin batera, gizarte hobe bat eraikitzen laguntzen dute.

Zaintza txikitasunean hasten da, baina bere ondorioak betikoak izan daitezke. Gure eguneroko keinuek eta jarrerek eragina dute, eta zaintza zaintzen dugunean, etorkizuneko belaunaldiak ere zainduago eta zoriontsuago izango dira.


ERREFERENTZIAK:

UPV/EHU. Haur Hezkuntza eta zaintza [PDF Artxiboa]. https://egela.ehu.eus/pluginfile.php/10674898/mod_resource/content/1/Haur%20Hezkuntza%20eta%20Zaintza.pdf









sábado, 14 de diciembre de 2024

IRAKASLEAREN ELKARRIZKETA



Irakaslearen funtzioa izeneko ikasgaiaren eguneetako batean, irakasleak praktika lan bat proposatu zigun, haurren hezkuntzako irakasle bati elkarrizketa bat egitea osatuz. Helburua bere esperientzia, irakaskuntza metodoak eta hezkuntza sisteman duen funtzioa gehiago ezagutzea zen. Lan honek, irakaslearen funtzioan sakontzeko aukera izan ez ezik, taldeka lan egiteko aukera ere ematen zigun, talde-lana sustatuz.

Lanaren helburua K1 moduluaren ikaskideekin taldeak osatzea zen, eta talde bakoitzaren barruan, haurren hezkuntzako irakasle bati galdetegi bat prestatzea. Galderei haurren hezkuntzari buruzko gaietan oinarritu beharko genituzkeen, hala nola, erabiltzen diren metodologiak, haurrekin dugun harremana, eguneroko lanaren erronkak, familien harremana, eta beste gai garrantzitsu batzuk. Irakasleak esan zigun galderak 15 eta 25 bitarteko kopuruan izan behar zirela, eta elkarrizketa 30-40 minutuko iraupena izan behar zuela. Horrela, talde bakoitzeko kide bakoitzak zenbait galdera egin beharko zituen, irakaslearekin elkarrizketa fluido eta aberasgarria izan ahal izateko.

Lan honen interesgarria zen aldea zen ez zela soilik galdera eta erantzun batzuk egitea, baizik eta elkarrizketa dinamiko bat sortzea, irakasleak bere esperientzia eta iritzia partekatzeko aukera izan zezala. Horrek esan nahi zuen galderak irekita egon behar zirela, hau da, irakasleak bere erantzunetan sakondu ahal izateko eta elkarrizketa luze eta xehetuagoa sortzeko moduan formulatuta egon behar zirela. Horrek, aldi berean, guk, ikasleok, irakaslearen rola hezkuntzan hausnartzeko aukera ematen zigun, beste irakasle batzuen esperientzietatik ikasteko eta haren funtzioaren konplexutasunak hobeto ulertzeko.

Taldeko kide guztiek galderak prestatu genituenean, klasean elkartu ginen haiek partekatzeko eta koherente modu batean antolatzeko. Helburua zen galderak elkar osatzea, errepikapenik ez egotea eta haurren hezkuntzaren alderdi garrantzitsuenak estaltzea. Bileran zehar, galderak egokitzeko eta elkarrizketa fluido eta koherenteagoa izan zedin egokitu genituen, elkarrizketa egiteko denbora mugatua errespetatuz. Taula bat sortu behar izan genuen, eta bertan azpimarratu nahi genituen gai garrantzitsuenak sailkatu genituen, eta irakaslearekin izan genuen elkarrizketan zenbat aldiz agertzen ziren zehaztu genuen.

Hurrengo pausoa haurren hezkuntzako irakasle bat bilatzea izan zen, elkarrizketan parte hartzeko prest zegoena. Lanaren erronka nagusietako bat izan zen, izan ere, audio bidezko elkarrizketa bat egiteko prest zeuden irakasleekin harremanetan jarri behar izan genuen. Zortez, guk ikasleok hainbat irakasle aurkitu genituen gure esperientzia partekatzeko prest. Elkarrizketa audioz grabatzea erabaki zen. Grabazioak, halaber, irakaslearen erantzunak arretaz entzutea ahalbidetzen zigun, eta hori lagungarria izan zen ondorengo analisia egiteko.

Elkarrizketak egin ondoren, hurrengo pausoa izan zen elkarrizketa bideo bat prestatzea, bertan irakaslea aurkezten genuen eta egindako galderak egiten. Lehen esan dudan bezala, irakasleak eskatutako bideoak 30-40 minutuko iraupena izan behar zuen, eta elkarrizketa informatiboa izan behar zuen, irakaslearen erantzunek hezkuntza sistema egungo testuinguruan irakaslearen funtzioa hobeto ulertzen lagundu zezaten.

Azkenik, lanaren aurkezpena iritsi zen. Talde bakoitzak bere elkarrizketa aurkeztu behar zuen klasean, eta aurkezpen horretan hurrengo taldeak elkarrizketa egin genuenari buruzko galderak egiteko aukera izango zuen. Honek lan gehiago aberasten zuen, izan ere, besteen esperientzietatik ikasteko eta haurren hezkuntzako irakaskuntzaren ikuspegi desberdinak aztertzeko aukera ematen zigun. Irakaslea ere parte hartzen zuen aktiboki aurkezpenetan, elkarrizketa bakoitzaren inguruan galdera batzuk eginez.

Lan honek aukera ezin hobea eman zigun ikastaroan lortutako ezagutzak modu praktikoan aplikatzeko, aldi berean ikerketa, komunikazio eta talde-lana egiteko gaitasunak garatzen genituen bitartean. Gainera, irakasle bati egindako elkarrizketa honek hezkuntza infantilaren irakaslearen funtzioari buruzko ikuspegi zuzena eta pertsonala eskuratzeko aukera eman zigun, eta hori oso aberasgarria izan zen gaia hobeto ulertzeko. Beste taldeekin elkarrizketak partekatzeak ere aukera eman zigun esperientzia eta ikuspegi desberdinak ikasteko, eta horrek ikaskuntza sakonago eta kolaboratiboagoa ekarri zuen.

Ondorioz, irakasleak proposatutako lanak esperientzia oso aberasgarria izan zen, izan ere, ez zuen soilik irakaslearen funtzioaren teoria haur hezkuntzarenh alorrean sakontzen lagundu, baizik eta ezagutza praktikan aplikatzeko aukera ere eman zigun irakasleekin egindako elkarrizketen bidez. Jarduera honek irakasleen eguneroko lanaren ikuspegi osoagoa eta hurbilagoa eskaini zigun, haien irakaskuntza metodoak, gelako erronkei aurre egiteko erabiltzen dituzten estrategiak eta haurren eta familien arteko harremanak ezagutzeko aukera emanez. Horrez gain, talde-lana funtsezkoa izan zen, ez bakarrik gure ikaskideekin lankidetzan aritzeko aukera ematen zigulako, baizik eta ikuspegiak partekatzeko, ideiak trukatzeko eta beste talde batzuen ikuspuntuak ikasteko. Galderak prestatzeko, elkarrizketak egiteko eta emaitzak aurkezteko dinamikak komunikazio eta talde-laneko gaitasun garrantzitsuak garatzen lagundu zigun. Hori guztia, irakaslearen lanaren garrantziaz hausnartzeko aukera izan genuen eta horrek ikaskuntza askoz ere baliagarriagoa eta gure etorkizuneko hezkuntza arloko lan profesionalean aplikagarriagoa izateko lagundu zuen.




HAUR HEZKUNTZA ETA ZAINTZA

Zaintza kontzeptua azken urteotan gero eta garrantzitsuagoa bihurtu da hezkuntzaren esparruan, batez ere Haur Hezkuntzan . Zaintza ez da soi...